Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste haran luze mehar eta desertu batean, non ez baitzen bazkalekurik ez oihanik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Sakan mehar bat zeharkaturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.
Zurezko zutoin txiki bat eta lubaki mehar bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.
Izan ere, urak hartuta zegoen sakonune mehar hura Ubinsk eta Kamakova artean, isurbiderik gabeko aska eskerga batean bezala. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.
Zeren Jainkoaren bideak hertsiak eta meharrak izan baitaitezke. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.
Meharra da bidea, anaiok, eta estua bizitzara daraman atea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 914. orr.
Dena ilunpe, nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Gaizki breaztatutako bidean barrena egin du bi karrika mehar eta hutsetara atera den arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 91. orr.
Nanterrera iristean, gurdiak ezkerretara jo zuen, kale txiki mehar batean sartu, murru batzuen ondotik igaro eta kale itsu baten amaieran gelditu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Kalexka mehar piko batean neskaz beteriko taberna bat aurkitu zuen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 22. orr.
Moncalvo-ko hiriko galtzada mehar baten alde banatan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Eskailera maila batzuk beheiti eta ibilbide mehar batean sartzen naiz, bi bazterretan eta gaineko aldean sarez inguraturik, bospasei metrotan, zaintzaleak ene ondotik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.
Eskailera mehar batzuk zeuden, teilatu maila batetik bestera pasatu eta goi guztian zehar ibiltzen uzten zutenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Ni tximinia ilun eta mehar batean sartu nintzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.
Oina finkatzeko, lur lehorreko dike mehar batzuk besterik ez daude. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.
Zerurat nahi duenak ate meharra baitu ireki beharra, ez zabala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 228. orr.
Goialdean, argi bat zebilen hara-hona fatxadaren erpineko leiho meharreko errezelen atzean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.
Begiak berehala ohitu zitzaizkidan oholezko hormaren zirrikitu meharretatik sartzen zen argi urrira. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 82. orr.
Ferronnerie eta Aiguillerie kaleak, behinolako kale ederrak, denda mehar ilunez beteak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.
Goizero-goizero harritzen zen bulego mehar hartako besaulki hartan bere burua topatzen zuenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.
Ohe txiker bi, estu eta lar bigunak, eta haiek bezain meharra komuna, horra eman ziguten gela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 57. orr.
Anna nikelezko xingolaz inguratutako aulki mehar batean eseri zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.
Airea ez da eteten, baina bai estutzen, ahots-bidea meharragoa egiten baita organo artikulatzaileak elkarrengana hurbiltzen direlarik. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.
Ahoa, ezkerrerantz apur bat okerturik destain-imintzio moduko batean, ebaki bat bezalako mehar-zorrotza zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.
Kale kantoietako etxe leiho-meharrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Irudia agertu zen ur azalean: mutiko gaxte matrail-mehar bat, munduan milaka diren bezala. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.
Edo aitarena behar zuen liburu mehar hura, emakume biluzi potzolo andana erakusten zuena. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 17. orr.
Otorduan bospasei gasna xerra mehe, hain mehar non zirudien alde bat bakarrik ez zutela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 12. orr.
Zer duzu eskuan daramazun nabala zorrotz eta mehar hori Nizias? Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 150. orr.
Tipula txiki eta mehar bakar baten truke ogi zati bi eskatzen zituzten. irazki batean hedatu oihal mehar baten bidez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.
Buruko zapiarekin lehortzen zituen malkoak, baina ezpainen artetik lerde hari mehar bat zerion lotsagarriro. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.
Ondoren, beste zazpi galburu sortu ziren, zimelak, meharrak eta haizerreak ihartuak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.
Gizon luze eta meharra zen, kapusai horia zeraman. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 58. orr.
Gizon bizardun mehar bat hurbildu zitzaion eta zerbait erran zion beharrirat. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 103. orr.
Hara iritsi ginenean, gizon txiki, mehar bat azaldu zitzaigun atean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 65. orr.
Burdina haien artean tarte zabala zegoenez (ni bezalako mutiko mehar batentzat bai behintzat). Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 68. orr.
Gazte mehar eta zurbila zen, eta ilea zeukan oraindik, ile sarri, hori eta kirrua. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.
Txabi zelako tipo mehar hark irribarre handi batekin begiratzen zion Aneri. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 216. orr.
Idazkari mehar plaxentak proposatu zigun: [...]. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.
-Behi gizen eta meharrei buruz faraoiak izan zuen amets hari esker lortu zuen gizon hark Egipto gosetetik salbatzea. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 149. orr.
Gosez hamikatu kabala meharrek emaitza nasaia ñaka-ñaka irentsi zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
· Baina hatz azpian halako beso mehar eta arina sentitu zuen, non hotzikara bat eduki, eskua ireki eta erortzen utzi baitzuen jasorik zuen besoa. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 220. orr.
Gona txiki estua zango polit meharretan gora bildu zitzaion neskari, eskailera-koska gainditzerakoan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Leiho-ate bat erdi ireki eta esku mehar batek gazta bat eta ogi borobil handi bat utzi zituen erortzera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.
Sugea, bere gorputz meharreko ezpalak kraskaraziz, begietara so zegokion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Espero ez nuen indarrez besarkatu ninduen bere beso labur-meharrekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Ezpainetan irri mehar bat jauki zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.
Orduan hasi zen ahots mehar eta hunkigarri batekin idazleari buruz hizketan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 115. orr.
Argi mehar batek doi-doi argitzen duen logelan sartu, poliki-poliki erantzi da, zaratarik egin nahi gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 409. orr.
Haren alboan Mandi moko-meharrak, gorro beltza buruan, hormigoneraren azpitik pale hautsi bat atera eta egur pilara botaz, zigarroa eskuan, samin antza, begi bizi: [...]. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.
Azkar zihoan urrats laburrak eginez, bere gonaren meharra zela eta. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.
Zeren, bere meharrean, gogotik saiatuta erdietsitako mehartasuna, aldaka zabalak eta hezurdura sendo eta indartsua izaten segitzen baitzuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 174. orr.
Zortzi organo gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin (AEB) Italiako sei hilabeteko haur bati. Berria - Gaiak 2004-03-20
Aho-sabaia sikatu, zangoak dar-dar hasi eta heste meharraren jarioak uzki aldera etorri zitzaizkidan esfinterreko atea jotzera. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 21. orr.
Digestio- eta xurgatze-prozesu gehienak heste meharrean gertatzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Elikagaietan datorren proteina kantitateaz gainera [...], beste 150 gramo ematen dituzte urdail-paretatik eta heste meharretik bazterturiko zelulek (heste meharrak ere berritu egiten baitu bere barne-estaldura bi edo hiru egunetik behin) eta pankrea-urinean dauden entzimetatik bazterturikoek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Heste meharretik xurgaturiko glukosa hartu, eta gorputz osora banatzen du berriro. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.
eskailera mehar (5); galburu mehar (5); gela mehar (3); gizon mehar (4); kale mehar (3); karrika mehar (5); laino mehar (3); luze mehar (3); zazpi galburu mehar (5)
bide meharra (4); gorputz meharra (5); heste meharra (4); kale meharra (3)
heste meharrean (4)
kale meharretan (4)