Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

megafonia 1 iz hotsaren edo soinuaren bolumena handitzeko teknika; hotsaren edo soinuaren bolumen handitze hori lortzeko instalazioa.

Puxika urdin eta granate kolorekoak arku bat egiten, argiztapen bikaina, megafonia ona... areto txukuna, megafonia egokia, gai onak, aurkezle zaildua, bertso txarra ere txalotzen duen publikoa...  Berria - Kirola   2006-02-21

Manifestazioaren bukaeran megafonia erabiltzea debekatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

Gero, isilik geratu ginen deserosoa eta luzea gertatu zitzaidan une batez, megafoniak ontziratzeko deia egin zuen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.

Hilabeteak ziren New Yorkeko kaleetan instalatutako megafonian Wagnerren musika besterik entzuten ez zela.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Halako batean, megafoniako kontsignak itzali dira, eta trikitixa jarri dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Megafoniatik zerbait esaten hasi dira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Megafoniatik jakinarazi zuten atzeneko borroka hura bost asaltotara izango zela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

Totelka atera zitzaizkion hitzak, eta megafoniaren eskasak ez zion diskurtsoa sendotzen lagundu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 118. orr.

Olano adierazpen horiek egiten ari zela, herritar batek megafonia hartu, eta debekuaz gain Portugaleterainoko bidea manifestazioan egiteko deia egin zuen; milaka lagun, txaloka, ibiltzen hasi ziren.  Berria - Harian   2006-03-05

2 (hitz elkartuetan)

Teknologia berriagorik ezin, megafonia-zerbitzua ere antigualekoko kamioietan jarrita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus