Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzoko denda txikira joaz hasiko gara berriro, hiper, mega eta horrelakoek maiz eta larriki engainatu gaituztela frogatu eta sinetsitakoan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Tokian tokiko arazoa bere gain hartu ordez, prefetak inposatu lur eremua hartzen duen egitura onartu dute, hondakin guztien kudeaketarako mega-sindikatu bat sortzea onartuz. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Azkenean Billabong markako itsas kirol salgaien mega saltegi bat idekiko dute Angelun, Busquet deitu gunean, Macdo eta Kanter ostatuen artean. Herria 2003-05-29
Gero esan zuen, “mega-hauteskunde batzuk antolatuko ditut nire kargua relejitimatzeko", eta mundu guztiak barre egiten zuen “mega-hauteskundeak" entzunda, baina antolatu ditu. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 55. orr.
Ene irudi soileko, gisa horretako kultura ekoizpenak, garapen estrategia ekonomikoaz hazi lau lantegi mega guayek baino gehiago ekarriko lioke euskarari. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 115. orr.
Gogoan pasatzea aski edonork ezagut dezakeen super-hiper-mega abertzale hori, gogoz, barnez eta muinez (eta hizkuntzaz, haurtzaroz, biografiaz...) español huts garbia izan ohi dena lautik hirutan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.
Ez dakit zenbat mega, giga eta istorio gehiagoko memoriadun, kafea zerbitzatzeko izan ezik zernahi egiteko gauza zirudien. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.
· Tempranillo edo Cabernet-Sauvignon? 40 edo 60 mega? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 84. orr.