Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez al ditu jendeak medizinen prospektuak bi aldiz edo gehiagotan irakurtzen? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.
Benetan, nik bazekiat zein den behar dudan medizina! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 304. orr.
Ez zituen maite botikako medizinak, esaten zuen gaztetan nahiko hartuta zegoela. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.
Baina bakardadearen kontrako bat-bateko eta behin-behineko medizina zen hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.
Jakinik aldi batez Terrence ahantzaraztea zela berarentzat medizinarik onena, asteetan gogoa menderatu zion arazo hartan pentsatzetik geraraztea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 276. orr.
Mediku jauna, nik deus guti dakit medizinaz, baina astronomiaz bai, zerbait badakit. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.
Hala bada, aitak merkatari eskolan sartzeko konbentzitu nahi izan zituelarik, haiek, ikaraturik, nahiago izan zuten medizina eta zuzenbidea ikasi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.
Elixabet Mendibil, iaz medizina karrera burutu zuena. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 103. orr.