Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

medium iz espirituekin komunikatzeko bitartekari lana egiteko gaitzat hartzen den pertsona.

Medium bat bezala ikusten dut ene burua, pasaiako txori bat banintz bezala, migratzailea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Galtzen atzeko sakelatik Simakha jaunaren txartela atera, eta imintzio handiz irakurri zuen Leák: Medium Handia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harri zerutiar zenbaiten ezaugarri miresgarrienak ikertzen ari zela, inoiz ezagutu den medium-tresna eraginkorrena topatu zuen: aingeruen hizkuntza deszifratzen eta ulertzen zuen kristalezko bola.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Bere medium talentuak saltzen bazituen ere, aurre-aurretik igaro zitzaidan marabuta neu ikusi gabe.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 68. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus