Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mediokre 1 izond erdipurdikoa.
Hitzak soberan edo faltan dituzten liburuak besterik idatziko ez dituen eskribau mediokrea besterik ez naun. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 186. orr.
Gaztetan egiten baita literaturarik mimetikoena, mediokreena, inpostatuena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.
Denon bizitza aski mediokrea dun. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 64. orr.
Soinulariak, -mediokre samarra ei zan bera-, ikasi guran edo bera be zeozer bazala erakutsi guran, isildu beharrean, Rufinogaz batera jarraitu eban. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.
2 (izen gisa)
Munduko mediokre guztiek muturrean kaka egingo balidate bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 23. orr.