Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mediatizatu, mediatiza(tu), mediatizatzen 1 du ad pertsona edo erakunde baten portaeran eragin, haren askatasuna mugatuz edo murriztuz.
Kontuan hartu behar da aurrekanpaina eta kanpaina mediatizatu egin dela gure aulkia Aralarren alde gal zitekeela zioen inkesta batekin. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Inguratzen ninduen mundua gero eta hierarkizatu eta mediatizatuagoa zegoela argudia nezake aitzakia gisa, baina Lauaxeta ez litzateke ados izango. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 157. orr.
2 komunikabideen eraginpean jarri.
Publikotasuna idazleak ere eskatzen duen onura da ala gehiegi mediatizatutako gizartearen eskabidea? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 408. orr.
Aurreneko epaiketa erabat isilarazia izan zen, eta hori bitxia da auzi juridikoak guztiz mediatizatzen dituen herrialde batean. Berria - Mundua 2006-04-02