Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Telebistak, prentsak, mundu mediatikoak tiratzen nau. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 52. orr.
Gure artean, iritzi mediatikoa eta iritzi publikoa sarritan ez datoz bat. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.
Zalaparta politiko eta mediatiko nabarmena piztu zuen gertaera hark. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.
Aginte politikoa hirugarren boterea da, bere aurretik, botere ekonomikoa eta mediatikoa daude. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.
Literaturaren negozioa, zentsura, bazterketa eta manipulazio mediatikoa izan ziren, besteak beste, denon ahotan. Berria - Kultura 2004-02-08
Zalaparta mediatiko honetan, gainera, jendeak ez daki zuk benetan zertaz dakizun. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 251. orr.
José Bové-ren gisako lider mediatiko ospetsuekin. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.
Martxa horrek figura bitxi bihurtzen du bertsolaria, alde batetik izar mediatikoa da eta bestetik nonahi ia lagunartekoa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.
ELAri, CCOOri eta UGTri «sindikalismo mediatikoa» egitea ere leporatu zien Urrutikoetxeak. Berria - Ekonomia 2004-12-22
Egun, lintxamendu fisikotik harago, "lintxamendu mediatikoa" deitzen diogu hedabideek, gizabanakoa dagoen tokian dagoela atxilotu, epaitu gabe biluzik paseatu, eta iritzi publikoaren aurrean gatibu hartuta, errukigabe larrutzen dutenean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
egitura mediatiko (3); oihartzun mediatiko (6); talde mediatiko (5)
kanpaina mediatikoa (3); mediatikoa izan (5); oso mediatikoa (3); politiko eta mediatikoa (3); soziala eta mediatikoa (3)