Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Media apurtuak, kamiseta margotuak eta apurtuak, larruzko txupa, txakur kate bat lepoan eta militar botak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 99. orr.
Metroko pasadizoak horrelako hiri batek soilik erdi ditzakeen freaky eta kutreez ereinda daude, eta alkandora gona zapata media arrosak dituen emakumeak dirudi guztiaren epizentroa. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.
Adina ezkutatu barik ere dotore ibiltzen da oinak leherrarazi behar dizkioten takoien gainean, eta lotsarik gabe nabarmentzen zaio haragi biguna saredun media horietatik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 126. orr.
Barize batzuek kirurgia eskatzen dute; beste batzuk media bat jarrita senda daitezke, eta beste batzuek, berriz, ez dute tratamendurik behar. Berria - Gaiak 2004-06-22