Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

medailoi 1 iz medaila modukoa, biribila edo obala, eta eskuarki irudiduna.

Bere amonaren medailoi xarmagarri batez apaintzen zuen amak soineko hura eta egunen batean nik ere eramango nuen ametsa egina nintzen frankotan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Eta bitxi bat, anaia zaharrenak berari gerra ondoan emateko gorde zuena, esmalte urdinean landutako medailoi bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

Apal guztietan, bizpahiru mailatan, belarritakoen, gurutzeen, medailoien ilarek tabernakulu zerrenda aberatsak ipintzen zituzten kristal ertzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Eta hildako horrek heltzen zion katea kendu nion tiraka; ilargiaren argitan ikusi nuen medailoi ttiki bat zela, alde batean lau hostoko hirusta berde bat zuela eta bestean inskripzio bat alemanez: Bringe Glück.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 94. orr.

2 oihaletan eta erabiltzen den apaingarri biribila edo obala, eskuarki irudiduna.

K.o. 26an Pontzio Pilato erromatar prokuradoreak, isilean eta gauaren babespean, medailoietan enperadorearen irudia zeukaten erromatar zutoihal militarrak Jerusalemera sartu zituenean, juduen erreakzioa sutsua izan zen, ikur iraingarri haiek kentzera Pilato behartzeko adinakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

3 arkitekturan erabiltzen den apaingarri biribila edo obala, eskuarki erliebeduna.

Goi-goian, berriz, teilatuaren azpialdean, zortzi medailoi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus