Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

medaila (183 agerraldi, 15 liburu eta 106 artikulutan; cf domina 805 agerraldi, 88 liburu eta 285 artikulutan; orobat medela g.er. eta midaila g.er.) 1 iz domina.

Berehala ezagun da armada gizona dela, lehenik bere soinekoen gatik, baina gehiago oraino papoaren bete dituen medaila, xingola eta gurutzeen gatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

Artetan gerlaz oroituz, medaila hemen, xingola han, Aljeriako soldado ohiak frantses patriota berri bihurtu ziren gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 91. orr.

Goiok kutxatila eskuratu zion eta amamak, medaila eta sos zaharkituen artetik, erretratu txiki bat atera zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 258. orr.

Bonet beltza buruan eta ez dakit zer sainduren medailak paparrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.

Nire gaitzaren makurrenean, sukarrak deusetaz ohartzera uzten ez zidalakoan, abemariaka abiatzen zen nire ondoan, Jainkoaren amaren medaila eskuan zerabilela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

13-etan Bazkaria BERRIA trinketeko jatetxean eta medailen eskaintza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Irabazdunek kopa ttipi bat eta galtzaileek medela bedera.  Herria   2005-04-28

Aitatxik medaila bat eskuratu zuen, gerla bururatu eta hamar bat urteren buruan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 119. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? ez baitezpada.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

2 (izenlagunekin)

Munduko txapelketetan lau aldiz irabazle agertu da, urrezko medaila edo domiña eskuratuz Donibane Lohizunen 1994an, zilarrezkoa Gasteizen I986an, brontzezkoa Kuban 1990ean eta Mexikon I998an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.

Urrezko hameka medaila Frantziarentzat.  Herria   2004-09-02

Pariseko erakusketa nagusian urrezko medaila ukan dutenak: Itsasuko GAEC Haranea eta Laurence Lastiri, Larresoroko Jean Michel Noblia.  Herria   2005-03-03

Etxe hortako sei langileeri eman die laneko medaila.  Herria   2001-04-05

Urte berri on bat desiratu ondoan Kanboar guzieri, Jaun Auzapezak ohoratu ditu Kanboar batzu Herriko medaila eskainiz.  Herria   2003-01-14

Merezimendu zibileko medela.  Herria   2002-09-12

Departamenduko kirol zerbitzuen izenean, Michel Hiriartziburutarrak eman dio kirolen ohorezko medaila.  Herria   2003-07-10

Bazkaria bururatzean eskainiko dira ohorezko medailak.  Herria   2005-09-15

3 (hitz elkartuetan)

Medaila-sailak papoan daldar zeramazkiten adineko soldadu-ohi batzuek banderak inarrosten zituzketen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 241. orr.

· Batek gerlariei eskaintzen zitzaien identifikazio medaila zekarren, Pierraren izen eta zenbakiekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus