Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Meatzari batek egun osoa ematen du lur azpian pikatxoiarekin eta hiru dolar irabazten ditu egunean. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.
Beherago metala bilatzen ari ziren meatzariak luizien pean geratzeko arriskua handia zen orduan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.
Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio, eta meatzariek berehala jasotzen dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.
Asturiasko meatzari batzuk ekarri zituzten, leherkarietan espezialistak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 26. orr.
Asturiasko meatzariek hasitako grebaren ondorioz. Berria - Kultura 2004-09-28
Gutxienez 31 meatzari hil dira gas eztanda batean. Berria - Mundua 2004-07-21
Susana San Juan, La Andrómedako meatzetan hildako meatzari baten alaba. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 115. orr.
Meatzari kaleratu haien egoera, esan bezala, oso txarra zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 84. orr.
Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Nire eskuek oraintxe ematen dute meatzari batenak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.
Meatzariak ez du meatokia abandonatu behar, Bernardino. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 243. orr.
1993n Boliviako Meatzari Langileen Sindikatuan sartu zen eta geroztik BLZko buruzagi garrantzitsuenetariko bat izan da. Berria - Mundua 2004-07-17
Meatzari izandako herri bat zen Arralde berri hau, mea aspaldi agortu bazen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.
Alaskako muga ondora [...] meatzari joanda, eta nagusiak ordaindu ezin zienez, meategia erosi ahal izan zioten, oso merke. Berria - Kultura 2004-02-01
Gero harro sentitu da bere meatzari eskuez. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.
1803an meatzari talde bat atera zutela Silesiako meategi batetik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 129. orr.
Asturias aldean esaterako, meatzari-familia gehienek izaten zuten baratze koxkor bat, etxeko irabazien osagarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.
Harri-xafla haiek meatzari-jendearen izerdiaren emaitza zirenik sumatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 89. orr.
Meatzari kanpamentua al da? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 165. orr.
Izan dira meatzari-herriak ingurune guztiz euskaldun batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.
Hango edo hemengo meatzari-kontuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.
Polizia eta ikatz meatzari ondoren kazetari izatea da Asiako erraldoian dagoen lan aukerarik arriskutsuena. Berria - Gaiak 2004-10-17
Eta urre-meatzari batek bezala sukaldean aztarrikatutako burdina forjatuzko labirintoa ez zen, berez, orbain mordoska nazkagarri bat besterik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.