Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erromatarrak, kobrezko meategiak eta zilarrezko meategi gutxi batzuk besterik ez zituztenez, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
Ez zuten ezagutzen meategi guztietatik metalak ateratzeko sekretua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.
Itsasondon meategi bat egon zen eta jendeak baserriko lanak zeregin horrekin uztartzen zituen. Berria - Kultura 2004-02-14
Meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.
Meategia ustiatzen duen enpresak. Berria - Mundua 2006-01-05
Gero, ordea, Hegoafrikako meategietan diamante ugari ateratzen hasi zirenean, gauzak asko aldatu ziren harribitxien lantegietan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.
Asturiasko meategi batetik lehergaiak lapurtzeko antolatutako konplotari. Berria - Harian 2005-03-09
"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Gogoratu zuen, judu izatea oroimendun eta oroimenaren esklabo izatea baita, ibaia meategi dela, harri bitxiak, urre-zilarrak ateratzen dituztenak baino aberatsagoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 17. orr.
Vernek eta Hetzelek urrezko zaina aurkitu dute letretako meategian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.
Meategi zilotik biltzen zuten ikatza eta burdin bide xume batean kargatu eta pusaka heltzen zuten behar lekurat. Herria 2004-02-05
Meategi-sarreran zaindari dagoen gizona. berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 117. orr.
Nire ahuntzak egunero pasatzen dituk urre-meategi baten gainetik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 19. orr.
Zilar meategia aurkitu zi-an Alaskan, eta aberastu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.
Lanpostu gehiago sortzea, eta Mutungo burdin meategia esleitzeko exijitu dute. Berria - Mundua 2006-04-22
Txinako ikatz meategi batean izandako leherketan, gutxienez 60 meatzari hil eta 88 desagertu ziren atzo. Berria - Mundua 2004-10-22
Uranio, berun eta zink meategiak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.
Sufre meategi batean ere lan gehiago egiten dela erantsi zuen. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Salzburgon gatz-meategi baten jabe zena. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.
-Zer duzu, postariaren seme, gerrian esmeralda-meategia duzun mutil horrek? Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 79. orr.