Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 116. orr.
Izurde eta mazopa batzuek, gizakia baino handiagoak ez izanagatik, garun handiagoak dituzte; badira, hala ere, izaki horiek nahiko adimentsuak direlako zantzuak eta komunikazio-sistema sofistikatuak dituztelako nolabaiteko frogak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.
Hasieran lehorrean garatu eta eboluzioan zehar atzera uretara itzulitako itsas ugaztun askok, hala nola izurdeak eta mazopak, oso usaimen eskasa dute, edo batere ez. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.
Erresuma Batuan, urtero, 10.000 izurde eta mazopatik gora hiltzen dira arraste-arrantzaren ondorioz, Berria - Euskal Herria 2004-10-06