Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mazedoniar izlag/iz Mazedoniakoa, Mazedoniari dagokiona; Mazedoniako herritarra.

Filiporen seme Alexandro mazedoniarra Mazedonia lurraldetik abiatu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 1,1

Greziak ez du inoiz Greziako mazedoniar gutxiengoa aitortu.  Berria - Mundua   2004-02-01

Mazedoniar dinastiaren fundatzaileak, Basilio I.ak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 281. orr.

Jakin behar da jeneralari bere konkistetan laguntzen zioten mazedoniar zaldunen kapa purpura astuna zela klamidea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Mazedoniar eta erromatar erasotzaile militarren lehen helburua biktimen ustiatze ekonomikoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.

Mazedoniar arpilatzaileek Pertsepolisen eta espainiar arpilatzaileek Cuzcon egindako bekatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Mazedoniako Gobernuak, bestalde, hiru bahitu mazedoniar hil zituztela berretsi zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-10-23

323an Alexandro zendu zen eta Grezian mazedoniarren aurkako giroak Aristoteles ihes egitera behartu zuen, Lizeoaren buruan 13 urte eman eta gero.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 50. orr.

Alemaniako Ecolog enpresarako lan egiten zuten bi mazedoniar bahitu zituztela Basora hirian (Irakeko hegoaldea).  Berria - Mundua   2006-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus