Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde ederra, mayen artirin tristea edo Toledo aldeko mazapan gozoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.
Izan ere, gose zarenean, ez duzu mazapanaren eta kabiarraren beharrik izaten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.
Ez du lehendabiziko egunean aireportutik Torinora eraman ninduen gizon mazapan-ogitartekoa baino lehorrago haren antzik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 39. orr.
Bigarren mazapana ahoan zuenean. Aita kapaz zen zazpi-zortzi mazapan eserialdi batean irensteko. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 84. orr.
Jaikitzeko ordu gutxi falta arren, gaua urik gabe eta mazapan pilo batekin zeharkatu beharreko basamortua egin zait: dena ilun ikusi dut, ilun eta ezkor, ezkor eta etsipenez betea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.