Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sari horren berri adiskide mazal dudan Antton Aranburuk eman zidan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 111. orr.
Irule mazala, beti irun beharrez, beti irun eta amets, eta gero zera hura deus ez... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 252. orr.
Egia zela baieztatzen zuen, bere begitarte mazal alaiarekin, herria aspertua zegoela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.
Euren begitartean irribarre goxoa azaltzen zen, irribarre nasai eta mazala. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.
Udalekuko jolastokiak ikusi dituztenean, izarpean horren bare eta mazal, ohe egin berriko maindireen antzera, futbolean aritzeko gogoa piztu zaie. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.