Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maximalista izond maximalismoari dagokiona, maximalismoaren aldekoa.
Ez dugu zuzenketa guztietan jarrera maximalista defendatuko: malgutasun handiz jokatuko dugu planaren eztabaidan. Berria - Euskal Herria 2004-07-18
Gehiegi abusatu da politika egiteko era maximalistaz ezkertiar eta abertzaleen esparruan. Berria - Euskal Herria 2006-01-03
Planteamentu maximalistak alde batera utzi behar direla. Berria - Euskal Herria 2004-12-31
Negoziazio mahaian eseri beharko luketen alderdiek maximalistatzat jo lezaketen baldintzarik ez da ageri. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Beren jarrera ez dela maximalista azpimarratu zuen, Hezkuntza Sailak sindikatuei leporatu dienari erantzunez. Berria - Euskal Herria 2006-04-29