Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Ausart hadi heuk jakitera", hots, heure buruaz pentsatzera, izango da Ilustrazioaren maxima. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.
Maxima, adiera honetan, ekintza gidatuko duen azkeneko arrazoia edo printzipio orokorra da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.
Ekintza bat zuzena izateko, atzean dagoen maximak unibertsalizagarri izan behar du Kanten ustez.Tesiaren baieztapenek agerpenen ilararen barneko argipen-era enpirikoaz gain hastapen intelektualak ezartzen dituzte oinarrian, eta hainbestez, maxima ez da bakuna. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.
Momentu honetan ez dut maximetan sinisten Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 410. orr.
Nire maxima, adibidez, denborarekin bat egitea da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 432. orr.
Halako suertez, non harako maxima hura baitzuten hartua arau gisa: ezer esan baino lehen pentsa ezazu bi aldiz esan beharrekoa. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.
Bere maxima literarioa zela hori esaten zuen Anderrek. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 60. orr.
Behin hartutako norabidean edo posturan tinko eta sendo jarraitzeko maxima izango da razionalena. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.