Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adibidez, badakigu Atenasko Partenoia K.a. bosgarren mendean eraiki zela, Hadrianoren mausoleoa K.o. bigarren mendean, eta Konstantinoplako Santa Sofia eliza K.o. seigarren mendean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 339. orr.
Ali imamaren mausoleoa xiitentzako leku sakratua dela-eta, [...]. Berria - Mundua 2004-08-25
Libra bana eskatu zigun Marx-en mausoleoa ikusi ahal izateko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.
Mausoleo arranditsuak altxatzen zituztenak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.
Susto-aurpegia zuen mausoleoko aingeruak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 65. orr.
· Kale bat eraiki zuen oso zabalera handikoa, eta haren erdian Mausoleoa egin zuen, eta hain trebeki egin ere, non munduko zazpi mirarien artean izendatzen baita. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.
Kasinoko jende ergel, asmo txarreko harekin lagunartean ibiltzeko, nahiago zuen bere gelan, mausoleo zuritu eta isil hartan igarotzea denbora. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 229. orr.
Etxe guztietan ohi diren iraganaren gordailuak ere, gure nitasunaren mausoleo xume gisa antolatzen ditugun zoko-mokoak, zapuzturik zeuden. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 151. orr.
Berben mausoleo horiek! Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 102. orr.
Mintzo dotoreko gizona, oratoriaren mausoleo bizia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 124. orr.