Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baldin eta, esaterako, neska horrek bi mila errubloko ezkontsaria izango balu, mauka ederra lukek berarekin ezkontzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 141. orr.
Ikusi bezalaxe ihesari ematen ez zion gizon plantako bat [...] bakar-bakarrik beretako; gisako maukarik ez dute, gero, egunero harrapatzen "Lisboako" bezero femenino bakanek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Mahai itzel handi bat jatekoz beterik, beste bat edatekoz gainezka, mauka ederra geneukan han, Lituaniako Errepublikako Presidentaren jauregian. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 195. orr.
Bukatua zela jada musu truk jateko mauka, bera besteentzat lanean eta gu ezkutuan zigarroak erretzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.
Askatu eta zaindu nahi gaituzten guztientzat gara mauka bikaina populua osatzen dugunok. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 71. orr.
Ohi denez, gizon hura ez zitzaion mauka bat eskaintzen ari, inork ez du maukarik eskaintzen mundu honetan, ezta ergelek ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Buruari eragin zion: gehiegizkoa zen, ez zitzaion horrelako maukarik egokituko, bai zera! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.
Hemen egotea, alde horretatik mauka galanta duk! Txillardegi «Putzu», 1999 - 114. orr.
Egundoko mauka duk, Lar. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 43. orr.
Horixe bageneuka, aze mauka! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.
Hura mauka gurea, alerik ederrenak tarteka beren hezur eta guzi irentsiz! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.
mauka ederra (5); mauka izango da (3); mauka mauka (11); sekulako mauka (3)