Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mekaniko on batek, auto baten hotsa entzun orduko, bazakik non dagoen matxura. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.
Matxura batek Bilboko metroa geldiarazi du erabat. Berria - Euskal Herria 2004-01-21
Azken hutsa ekipo elektrogenoarena izan omen da, baina oraindik ez dakite noiz eta nola konpondu ahal izango duten ustekabeko matxura. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 72. orr.
Ontziko matxura haiek luze gabe konpondu ziren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.
Lehenengo solairuan pasabidean pilatuta daude ohe zaharrak, eta apopiloek bertan etzanda hartzen dute atseden; bigarrenean jenderik ez dago baina ura bai, gainezka, komuneko matxura dela eta. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.
Tximista batek matxura bat eragin zuen tren makinan. Berria - Kirola 2006-04-22
Matxura batek eraginda kamioi batek su hartu zuen. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Herrialde aurreratuenetako zentral nuklearretan ere matxurak izan direla gogorarazten dute. Berria - Gaiak 2004-08-10
Joan den ostegunetik matxura bat du SNCFk barneko sistema eragilean. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Ur-horniketan matxura gertatu zen Zapatagileen kaleko egoitzan eta Udalak ez dio konponbiderik eskaini. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Nazioarteko Espazio Estazioko astronautek irteera bat egiteko asmoa zuten asteburuan, matxura bat konpotzeko. Berria - Gaiak 2004-06-26
Matxurak konpontzeko tartean hilak baitziren beste lau gizon, denak artilleroak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 190. orr.
Matxuretan konponduak egin, ontzia gudarako berriz gotortu eta azkenean kanoiak beren lekuetan berriz jartzeko, aste bi bai Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 267. orr.
Ikusi dugu, gaingiroki, nola antolatzen duen garunak bere lana eta nola aurre egiten dien matxurei. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.
Eritasun horietan guztietan, gene baten edo batzuen matxura aski da egoera patologiko bat abiarazteko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.
Zakurrek, zahartzaroan, gizakiok izaten ditugun matxura eta gaitz ber-berak izaten dituzte. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.
Zain geratu zen, bezeroak bueltan zekarren aulkiak zer matxura edo zer tatxa izango ote zuen igarri ezinik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.
Mende batez edo gehiagoz nerbio-sistemaren funtzioen akats eta matxuretara (lesioetara) mugatuagatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.
Emakumeak ez zian zauri larririk izan, autoak bai ordea matxura polita; gero semeak pagatu behar. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 103. orr.
Jiri Pospisil faboritoak matxura mekanikoa izan zuen laugarren itzulian. Berria - Kirola 2004-12-14
Erregai-hornigailuaren edozein akats [...] edota motorraren edozein matxura ziztrin aski da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.
Ez dakigu oraindik zer eragin zehatz duen matxura genetikoak, eta ez dugu, orain-oraingoz, inolako modurik halako akatsak zuzentzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 133. orr.
Gure gorputzak ez daude hainbesteko perfekzioz diseinaturik, eta, beraz, sendagile eta ingeniariek neke handiak hartu behar izaten dituzte matxura-seinaleak agertzen dituzten piezak konpontzeko edo ordezkatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.
Hegazkinak matxura zuela, eta hurrengo egunean irten behar izan nintzen. Berria - Harian 2005-01-06
Bi ertzain kamioi batek izandako matxura seinalizatzen ari ziren. Berria - Euskal Herria 2004-12-18
Ezkerreko motorra zen matxura zuena; helize bat, gurutze geldi bat irudi, zeru oskarbian: horixe zen dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.
· Iban Mayok matxura izan zuenean Iker Flores berehala geratu zen, taldekidea tropelera eramateko. Berria - Kirola 2004-07-15
· Matxura izan dut autobidean, Serrières eta Areuse artean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 39. orr.
izandako matxura (4); matxura izan (10); matxura konpontzeko (4); matxura mekanikoa (3)
matxurak izan (3)
matxuraren bat izan (3); matxuraren onurak (3)