Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume txintxoaren rola hartzen zuen, baina matxoa izateari utzi gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.
Matxismoa bera machoen kontra itzuli zen, matxismoak berak gizona preso sartu zuen bere baitan, ezin dute negarrik egin, ezin zaie bigundu, ezin dira kikildu, ezin dute laguntzarik eskatu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 72. orr.
Matxoa Kubara bere har-gaitasuna erakutsi gabe joanez gero, [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 233. orr.
Ernesten matxo-plantak, birao egiteko moduak, zerbitzariekikoan erakusten duen portaera feudala. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 194. orr.
Bolada baten ia gauero ekartzen nuen bat etxera, ze kalean ikusita denek ematen zuten oso matxoak, oso larrujole onak. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 64. orr.
Gauza bera gertatzen zaio emakumeari, baina emakumeak askoz errazago onartzen du joera hori, beharbada ez duelako beti matxo agertu behar gizonen antzera eta ez dagoelako denbora guztian beldurrak airean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 129. orr.