Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zelaian loreak mozten nituen, belarrak mozten nituen, edo kilkerrak eta matxinsaltoak harrapatzen nituen, gero etxera ekartzeko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.
Loreak nonahi, eta mila koloreko matxinsaltoak, eta munduko tximeletarik apainenak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.
Tximeletak ez du ihes egiten; matxinsaltoa harrapa zenezake; muskerrak, txoria hostoetara bezala bere harrietara, zulotik jalgi eta behatu egiten dizu ondotik zoazenean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.
Tartean badira matxinsaltoak, batetik bestera bazterrak nahasten dabiltzan endreda-makilak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 65. orr.
Ezin diat ulertu nola hi bezalako gizon eder bat gustura egon daitekeen horrelako neska ziztrin batekin, horrelako matxinsalto batekin... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.
Sei metroen hamargarren matxinsaltoa. Berria - Kirola 2004-09-19
Beraz, mota guztietako larrapoteak, kirkirak eta matxinsaltoak jan ditzakezue. Elizen arteko biblia Lb 11,22
Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari. Elizen arteko biblia Mt 3,4
Haize erreaz eta gorrinaz jo ditut zuen baratzea eta mahastiak; pikuondo eta olibondoak matxinsaltoak jan ditu. Elizen arteko biblia Am 4,9
-1340an, Alacanten, langosta eta matxinsalto izurrite gorritzailea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 432. orr.
Edo oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.
Matxinsaltoek lurraldeko belar guztia garbitu zutenean, esan nuen: [...]. Elizen arteko biblia Am 7,2
Ordaina emango dizuet: nik bidalitako matxinsalto-gudaroste handiak dena jan zizuen urteetako ordaina. Elizen arteko biblia Jl 2,25