Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
matxinoburu (orobat matxino-buru) 1 iz matxinoen burua.
Hedabideok, harrigarriro, ez dira orain arte hasi Haitiko «matxinoburuen» biografia odoltsu samarraren berri zabaltzen. Horregatik, beranduegi baino lehen, deitu zituzten, ez matxino-buruak, izan ere bururik ez zelako, baizik eta besteak baino ozenago mintzatzeagatik gainerakoen aurrean nolabaiteko burutza lortu zuten soldaduak. Berria - Mundua 2004-03-02
«Matxinoburu» Lois Shamblan, Jean Pierre Batiste eta Guy Phillipe Washingtonen 1990eko hamarkadako adiskide zaharrak dira, Kurzbanen aburuz. Berria - Mundua 2004-03-02