Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
matxino2 iz tamaina handiko mailu mekanikoa, forjatze lantegi handietan erabiltzen dena.
Eta ba al dakizu matxino batean lan egiten? Jon Maia «Riomundo», 2005 - 127. orr.
Farias-a itzali eta matxinoa piztu zuen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 175. orr.
Labetzar haiek kea zeriela, matxino zeritzoten makina zaratatsuak, salda goriak, galdara haiek eta hango hots, harrabots, danbateko ikaragarriek gorputzaldia gaiztotu zioten. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 128. orr.
Pintza hauekin hartu behar dituk eta matxinoan ezarri. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 129. orr.