Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1916ko Dublingo Matxinada Pazkokoa eredu bihurtu zen aberrianoentzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Nire ustez, garbi dago Clichykoa matxinada dela, orain dela 20 urtetik gidoia ezagutzen dugun matxinada. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 86. orr.
Dena den, protesta ekintzak dira eta ez matxinada bat. Berria - Mundua 2004-02-17
Gizarteko dogmen kontrako errebeldiatxo bat sumatzen zaio hor, matxinadarako deirik gabe, jatortasun galdu baten mina sentituko balu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 27. orr.
Dohok eskualdera joan nintzen lan bila; han, kurduen matxinadaren aurretik, ez zen turistarik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 77. orr.
Matxinadak huts egin, eta jenerala iparraldera bidali zuten deserrira. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
Sibak David erregeari gaztigatu zion Mefiboset bere aurkako matxinada prestatzen ari zela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gerrilla maoistak duela zortzi urte abiatu zuen monarkiaren kontrako matxinada. Berria - Mundua 2004-11-19
Teheranek sustatu duela Al Sadren jarraitzaileen matxinada. Berria - Mundua 2004-08-29
Bere dirua, bere dirua hain garbi irabazia, matxinada antolatzeko eta ordaintzeko erabiltzen ari ziren! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.
Kurduen 28 matxinada zapaldu dituzte, baina beti altxatu gara berriz. Berria - Mundua 2004-07-14
Demokraziaren aldeko matxinada bat eragozteko. Berria - Harian 2005-01-29
Parisko Komuna delakoaren matxinadak zirrara nabarmena eragin zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.
Matxinadan parte hartu zuten 19 presok funtzionarioen torturak jaso zituztela dio Generalitateak. Berria - Mundua 2004-07-01
Obedientzia ukatzea matxinadatzat har zitekeela gerra-garaian, eta matxinada heriotzarekin zigortzen zela, fusilatze-pelotoia bitarteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
Argudiatzen dutenez, Irakekoa matxinada nazionalista bilakatu da, eta, beraz, ezingo da bide militarretik zanpatu. Berria - Mundua 2004-05-23
Uztailaren 18ko matxinada faxista. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 24. orr.
Hauteskunde hauek «matxinada demokratiko baten hasiera» izan behar luketela. Berria - Mundua 2006-01-24
Matxinada zapatistaren hamargarren urtemuga-ekitaldiak zirela eta. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak 1994. urteko urtarrilaren 1ean Chiapasen egin zuten matxinada indigenen historiaren pasarte garrantzitsuena. Berria - Mundua 2004-01-02
Harreman arriskutsuak, 1986. urtetik bederatzi matxinada militar pairatu dituen herrialdean. Berria - Mundua 2004-05-12
Plataforma demokratikoak argi esan du Haitin azken asteotan sorturiko matxinada armatuekin ez daukala zerikusirik. Berria - Mundua 2004-02-15
Boterearen gezurraren kontrako herritarren matxinada demokratiko eta baketsua. Berria - Euskal Herria 2004-03-28
Emakumearen matxinada gisako hura baliaturik, amodio berri bat bilatu zuen, ezkon bizitza berri bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 178. orr.
Bihotz Bakartien Klubak, Larrabetzuko talde literaturazaleak, irakurlearen matxinada aldarrikatu zuen duela urtebete. Berria - Kultura 2004-11-26
Bizardunak eta ilean txirikordak zituzten bi neskak matxinada bat antolatu zuten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 150. orr.
Inoiz ez da berandu irudimenaren matxinada abiatzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 145. orr.
Gure artean ere izan da matxinada poetikoaren beharraz mintzatu denik (Bernardo Atxaga eta Fermin Muguruza). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 108. orr.
Dorre asko zen Erdi Aroko Erroman, eta haietan babesten ziren alde batekoak eta bestekoak maiz gertatzen ziren matxinada-aldietan. bi alderdiek kontrolatutako matxinada prozesu bat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 683. orr.
Kroazia estatu baten aurkako matxinada eredu klasikoa da... Berria - Harian 2006-03-12
Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 144. orr.
Matxinada-giroko marmarra bizia zegoen gelan osoan, eta are bekozko ilunagoaz begiratu zien McGonagall andereñoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 238. orr.
Baina hala ere matxinada-egoera etengabean egon behar du errepublikak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.
Matxinada-garai haietan, izpiritu kontserbatzaile eta hego-laburra erakutsi zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.
Inoiz ez da egin, aldiz, matxinada ahaleginen kronika. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.
Matxinada-konturik, batere ez! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.
Beste egun eta erdi bat behar izan nuen Herberti han matxinada-arrastorik ez zegoela sinestarazteko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.
Ez da hor subertsio eta matxinada-gogo berezirik aurkitu behar. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 45. orr.
Herri-matxinada batek bota zituen Erromatik Honorio III.a eta kuria. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.
Eskutitz faltsuen banaketa bultzatu zen Aturriko hiriburutik, azpitik sustatutako sasi-matxinadak eta sasi-bakezalekeriak prestatu ziren goitik behera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 199. orr.
Taldearen sortzaile Nur Misuari autonomiaren gobernadore jarri zuten, baina 2001ean matxinada egiten saiatu zen eta kartzelan dute geroztik. Berria - Mundua 2004-05-12
Juduek lehenik seleukotarren eta gero erromatarren gobernuaren aurka [...] hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
· irud/hed Monakok, Chelseak, Deportivok eta Portok matxinada egin dute final-laurdenetan, eta faboritoak kanporatu. Berria - Kirola 2004-04-09
1956: matxinada nazionala piztu zen tropa sobietarren aurka. Berria - Mundua 2004-04-29
Eta, halako batean, hartzekodunen aholkuei jarraituz, goruen suntsipenak eragindako zuzeneko eta zeharkako kaltetuei ematen zitzaizkien diru-sariak bertan behera utzi ziren; biharamunean matxinada piztu zen hiriburuko eskulangileen auzoan, hurrengo urteetan ohiko bihurtu zirenen aitzindari. -Matxinada piztu duk! Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.
Matxinada piztu zen kartzelan ere izan ziren. Berria - Harian 2005-05-19
Hauek argi utzi diete okupazio indarrak xiitentzat leku sakratua den Najafen sartzeak herritar gehienen matxinada piztuko lukeela. Berria - Mundua 2004-05-07
aurkako matxinada (6); herri matxinada (3); jarraitzaileen matxinada (3); kontrako matxinada (6); matxinada abiatu (3); matxinada egin (4); matxinada izan (3); matxinada piztu (8); matxinada piztu zen (3); matxinada zapaltzeko (3)