Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrexegatik matrikulatzen dituzte euskal eskoletan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 92. orr.
Jendea oldeka hasi zen seme-alabak ikastolan matrikulatzeko eskaera egiten. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.
Gero ingeniaritzan matrikulatu zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.
Gurasoen ustez oraindik doktorego ikastaroetan matrikulatuta nago. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 49. orr.
Familiek gero eta gehiago matrikulatzen dituztela beren seme-alabak D ereduko hezkuntzan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 190. orr.
Unibertsitatera etortzen zirenean %25 bakarrik matrikulatzen zen ikasketak euskaraz egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 165. orr.
Jesuitekin heziketa ona izango nuela eta gurasoek Kalaportuko ikastetxean matrikulatu ninduten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.
Alemaniara iritsi nintzenean jakin nuen ez nindutela matrikulatu. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.
Gehienez ere zenbat kreditutan matrikula daitekeen ikasle bat aldez aurretik zehaztea. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.
Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreari 2004-2005eko ikasturtean euskal presoei matrikulatzeko eskubidea eman diezaien galdegin zion. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
71.645 turismo berri matrikulatu ziren 2005ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Berria - Ekonomia 2006-01-03
Baionako Suprefeturan, 186 auto matrikulatu dira egun bakoitz iragan udan. Herria 2003-03-20
Autoa Marsellan matrikulatua baina autozaina, bakarrik zihoana, Urepelen sortua eta Angelun bizi: Maria M., 24 urte. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.
a ereduan matrikulatu (4); auto matrikulatu (3); matrikulatu nintzen (5); matrikulatu ziren (9)
d ereduan matrikulatzeko (3); ereduan matrikulatzeko (3); matrikulatzeko epea (3)