Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
matrailtsu izond masail nabarmena duena.
Dena dela, eta esanak esan, irudimenaren leihatilatik han irudikatu nahi izan zaitut: argal, luze, matrailtsu eta, zenbait ile urdin gorabehera, sobera aldatu gabe. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.
Eta zeharkatu du hiriaren harresia eta gizon argal bat ikusi du, matrailtsua eta bizar luzekoa, oso nabarmen jantzirik zihoana. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.