Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Matrailak oraindik gorri-gorri ditu. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 36. orr.
-Zer duzu matrailean? Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.
Asaldatu egin zen Leireren hatsa matrailean sentitzean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 163. orr.
Matrailean muxu bat eman eta besotik helduta eraman zuen kanporantz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.
Animozko atximur bat ferekatu zion matrailean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 110. orr.
Wood Gryffindorreko zutoinen aurrean zegoen hegaldaka, matraila estu-estu eginda. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.
Une batez estatuaren aurrean gelditu da, matrailak mugitzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.
Matrailaren alde batean Venezuelako bandera eta bestean ikurriña margotuta. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Orrialde osoa neska baten aurpegiak hartzen du, eta ezkerreko matrailean dator erreportaje nagusiaren iragarkia, edertasunari buruzko aholkuak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.
Matraileko giharrak uzkur zituen, ezin artikulaturik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 164. orr.
Gertatuko da ezen barre algaraka dardaratuko direla eta aurpegia eta matrailak malko gaziz beratuko dituztela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.
Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa, eta erantzi ez zuen beroki lodi argi bat zeraman. Tomate azala bezain gorri zeukan matrail buelta. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.
-Ez haiz jeloskor jarriko?- esan, eta matraila-xulo maliziotsuek ahoaren albo banatan iraun zuten galdera egin eta gero ere. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.
Suess Aja Cawaren mongoliar-begiak eta matrail-kosko hezurtsuak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.
Egin behar dena da matrail hauspoetan haize apur bat hartu, eta bota ahala berriz bete. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.
Mutiko gaxte matrail-mehar bat. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.
Beste buru bat, hazia eta matrail-okerra, azaldu zen bere bizkarraren atzetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.
Gizon lodi matrail gorri baina era berean abegikor batek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 150. orr.
Pello: matrail-gorri, bizarbeltz, musean egiteko lagun bila zebilen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.
Arnasa pixka bat estuturik, bere asto-matrail handia zuzentzen du nigana. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.
Ipurdi matrailean nozitu lehenbiziko zigorrek agudo irakatsi zioten zeinen amaigabe eta samurra den gurasoen amodioa. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 9. orr.