Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Positibistek eta materialistek bilakabide historikoaren interpretazioa antropologia biologista hutsarekin egin nahi dute (historiaren filosofiarik gabe). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.
Funtzionalismoa ontologia materialistaren garapen bat da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
Historiaren kontzepzio materialista. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.
Gizakiak bere lan indarraren ustiapenaren emaitza jasotzen duen eguna, egun handia da materialista dialektiko batentzat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.
Eta bada filosofo materialista premarxista gisa ikusten duenik ere. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.
Kontua da baliotasunaren logikak -utilitarismoarenak- oso gizarte materialista batera eraman gaituela. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.
Gure gizarte materialistan gure seme-alabei ondo datorkie udan horrelako anaia edo arreba bat edukitzea, pixka bat pentsarazteko. Berria - Harian 2005-07-17
Bistan da jende eskuzabala zaretela, bizitza, etorkizuna, dena ideia batzuengatik emateko prest, benetan gauza harrigarria gaurko mundu materialista eta egoista honetan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 88. orr.
Zorionez edo zoritxarrez horixe baita eskerrik beroena gizarte materialista honetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.
Arima espainolaren bikoiztasunaren gai hori Maeztuk bi Espainien maneran garatuko du: Don Quixote-rena, izpirituzalea, Santxorena, materialista, elkarrekin borrokan historian zehar. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 71. orr.
XX. mendea materialistegia zen, arimarik gabea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.