Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adierazpen hautemangai horrek, lur honetako itxura huts bezala hartzen zelarik, ez zuen inolako baliorik irudi horrek gogorarazten zituen izaki materiagabeekin, zerutiarrekin alderatuta. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 291. orr.
Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea eta balio erantsi materiagabea duten informazioaren industriak ugaltzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.
Hil osteko egoera materia-gabe honetan alderrai nenbilela. Berria - Kultura 2004-01-06
Nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, [...] ikusezinak agerikoak baino, materiagabeak gorputzezkoak baino, zorionekoak zorigaitzekoak baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.
Beldur garelako ez ote diren sintagma horietan abstrakzio materiagabeak atzematen, perpausaren terminoen gainetik zelatan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.
Jainkoaren existentzia gure izatetik eta materiazko eta materiagabeko kosmos osoaren izatetik erabat ezberdina da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.