Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni erraiten ari natzaizuena matematikoki frogatua dago, eta nik ere froga diezazueket. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 226. orr.
Matematikoki, beraz, presente dauden maiztasun guztien zatitzaile komunetako handiena ateratzeak emango digu oinarrizko maiztasunaren zenbatekoa. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.
Matematikoki mintzatuz, beraz: [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.
Funtsean metodo modernoei ez nintzen gogotik lotzen: iduritzen zitzaidan aski zela teknika batzuk eskuratzea, testuaren egitura aztertuz, kasik matematikoki. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 52. orr.
Beraz 1671 irian sortua; "irian" idazten dugu ez baitira adinak matematikoki hartu behar garai haietan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.
Realak matematikoki eutsiko dio Lehen Mailari igandean, jardunaldi horretan Alavesek baino puntu bat gehiago irabazten badu. Berria - Kirola 2006-05-05
Murtzia aste honetan jaits daiteke matematikoki. Berria - Kirola 2004-04-13
Beraz, lerro edo sare batean logiko-matematikoki bata besteari lotuta dago egia edo ezagutza posible oro, eta orok zientzia bakarra osatzen du mathesis universalis batean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.
ia matematikoki (3); matematikoki lortu (3); matematikoki mailari (9); matematikoki mailari eustea (3); matematikoki mailari eusteko (3); matematikoki ziurtatu (3)