Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

matematiko 1 izond matematikarena, matematikari dagokiona. ik matematika 3.

Froga matematiko huts-hutsez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Logikari horien arabera, kontzeptu matematiko oro oinarrizko kontzeptu logikoen bidez defini daiteke eta, beraz, posible litzateke teorema matematiko oro axioma logikoetatik frogatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Benetako esakune matematikoak beti apriorizko judizioak direla, eta ez enpirikoak, esperientziatik lortzen ez den beharrezkotasuna baitakarte aldean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Ikur eta notazio matematikoen historia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 299. orr.

Metodo matematiko berriak garatzen ari dira argazkietan egindako aldaketak detektatzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Kalkulu matematikoak eta metodo geometrikoak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

Edozein prozesaketa matematiko, den konplexuena ere, urratsik sinpleenetan zati daitekeela jakitea faktore garrantzitsua izan zen konputagailu elektronikoen garapenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Ezagutza filosofikoa adigaietatik abiatzen den arrazoimen-ezagutza da, ezagutza matematikoa adigaien eraikuntzatik abiatzen dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Bitxia da analisi matematiko batek medikuntzarako ere balio dezakeela ikustea.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Alor matematiko berriak zabaldu ziren; tresna berriak asmatu (taldeak, matrizeak...).     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

Izaki matematiko berri-berria da ekuazioa, ez da ekuaziorik aurkitzen [...] ez Grezian, Diofanteren lanetan; ez eta Indian ere, Aryabhatarenetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Probabilitatean, ezinaren adierazpen matematikoa da 0; 1, berriz, ziurtasunarena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.

Formazio matematikoa dutenentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 153. orr.

Spinozak, "bere baitan den eta bere baitatik ulertzen den zerbaiten" ideiatik soilik abiatuta, era matematikoan ondorioaraz dezake proposizioz proposizio metafisika osoa ("De Deo") eta, metafisikaren laguntzaz, "gizonen bizio eta zentzugabekeriak Geometren modura tratatu".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Hots, bi hizkuntza horiek maite nituen halako plazer matematiko eta betan kreatzaile batekin.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 94. orr.

Alan Turing zen, jenio matematikoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Giza ordenadore moduko batzuk direla esan liteke, inork ez bezalako kalkuluak egiteko gai baitira, eta erabili ere holako pare bat idiota matematiko erabili omen zituen Britainia Handiko gobernuak II. Gerra Mundialean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 191. orr.

2 (izenondo elkarketaren bigarren osagai gisa)

Garaiko zientzia fisiko-matematiko berria ez zen ez Kantena ez Newtonena, fisika kuantikoarena eta Einstein-en erlatibitatearen fisika baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

10 zenbakia ez dela inola ere arbitrarioa eta baduela, benetan, sinbolismo magiko-matematiko bortitza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Errealitatea ez da ikusmenaren bidez ikasten, ikasketaren bitartez ikusten baizik, aurretiaz diseinaturiko eskema razional-matematiko baten betaurrekoekin behatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

• 3 iz matematikalaria.

Osaba Joanikot oso jakintsua omen zen, astronomoa, matematikoa eta ez dakit zenbat gauza gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.

Bertan hilda utzi zuen granada batek; matematiko ona izango zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus