Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

matematikari 1 iz matematikan aditua den pertsona.

Matematikariek, aldiz, beste aldetik begiratuz, esan zuten zenbaki perfektua seia zela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Lerro horri matematikariek horizontea deitzen diote.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Eratostenes, matematikaria, astronomoa, geografoa, Alexandriako liburutegiaren zuzendaria; hark neurtu zuen aurrenekoz zehaztasunez Lurra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Pierre Gassendi filosofo, astronomo eta matematikari jakintsua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

Aleman batek eman zuen, azkenik, teoria horren lehenengo demostrazio osoa: Karl Friedrich Gaussek, "matematikarien printzeak".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aieru bati ekingo zioten geroztikako matematikari-belaunaldiek mailaz maila helduko zioten auziari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Herrialde bakar batek Historian izan duen matematikari-elkartzerik handiena XVIII. mendearen bukaeran izan zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Ez dira, ez esklaboak, eta ez estatuaren funtzionarioak, babiloniar edo egiptoar matematikari-kalkulatzaileak bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Greziar pentsalari-matematikariak gizon askeak zirela.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 193. orr.

XVII. mendeko filosofo-matematikari jansenistei buruz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Mediku-matematikaria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus