Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

matematika 1 iz helburutzat kopurua eta ordena dituzten jakintzen multzoa.

Korapilatsua da matematika, eta are korapilatsuagoa da hura aplikatzea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Ez zien fede handirik ez hitzari ez poesiari, bai ordea numeroari eta matematikari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 112. orr.

Urte mordoa zeraman matematika irakasten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Halako batean, ordea, hasi da eskolan matematika apur bat ikasten.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.

Hik matematika jakingo duk baina, egunen batean esku bat errerik lagako duk hor...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 15. orr.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Sailkapen hori egitea ez al zen, horrenbestez, matematikaren arkitektura osoa berregitea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Matematikan, matrikula, David! Ikusten duzuen bezala, bidean aurrera egin zuen greziar matematikak, Euklidesen ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 163. orr.

Mundu arabiarreko matematika.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Mendebaldeko matematika.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Matematikan lizentziatua, filosofian doktorea, eta irakaslea EHUn.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

Matematikak ez ditu egia absolutuak aldarrikatzen, zein bere lekuan zehatz-mehatz kokatutako egiak baizik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 251. orr.

Filosofian ezin da imitatu Matematikak definitzean erabiltzen duen metodoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

2 pl

Anitz hiri bada han, anitz jakintzari eskainiak direnak: astronomia, filosofia, musika, matematikak bertzean, geometria, arkitektura, pintura, kimika...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 70. orr.

Eta zientzien esparru hutsa kontuan hartuz, zergatik utzi ditut isilpean matematikak, fisika edo kimika?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 202. orr.

Matematikak Biologian erabiltzeko bidea miragarria iruditu zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Neureganatuak ditut belarren bertuteak, arauzko astrologia, matematikak eta zuzenbide kanonikoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik matematiko.

Bikiak matematika-demostrazio baten grinak hartuak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

Hiria matematika modelo batean marratua da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.

Hiria matematika modelo batean marratua da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.

Matematika-notazioko "arabiar" sistema delakoarekin batera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Aipatu dudan adierazpen ofizioso horrek lege eta matematika alorreko hainbat eztabaida eragin zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Landutako matematika-adar guztien zerrenda osatu gero: azpisailak, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Gaurdaino aurkitu den matematika-trataturik zaharrena da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Neure liburu guztiak: ehunka kilo matematika-liburu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Gainera, zer aurkituko, eta, kutxa bete matematika-aldizkari, azken urteetan argitaratutakoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.

Mahaira ekarrarazitako matematika-hiztegi erraldoiek eta zientziaren historiako tratatuek [...] harresi bat egina zioten, eta harexen atzean babestu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Behin, matematika orduan, zuzendariak deitu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 90. orr.

Nola sailkatu matematika-lanak, tutik ere ez badakizu matematikaz?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Matematika-saio bat espero zuten neska-mutilek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Santiago Fernandez Bilboko Abando berritzeguneko kide eta matematika adituarentzat horixe da hobetu beharreko arlo bakarra.  Berria - Harian   2005-01-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus