Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mahai ttipi bat, murruaren kontra altxatzen zena (nik uste), alki bat, lastozko matalaza, Beloken utzia nuen hura bezain tinkia edo gehiago. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.
Goizaldera, greba ez egitea erabaki zuten langileek bidea zulatu zuten sarrerako giza-zutoinen eta fabrikan berean loak hartzeko hedatu ziren zaku eta matalaza arinen artetik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.
Matelasa zikin horretan pasa dut gaua nigarrez. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 221. orr.
Bigarren aldian, aldiz, lehenik zangoak lurrean pausatzen ditu eta ukabilak matalazan ahal bezainbat sartu ondoan xutitzen da, ez ordea berriz ere beso eta zangoak urratzeraino tiratu gabe. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 114. orr.