Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tiberio, 80 kilo den Napolesko mastin batek, haginkada latza eman zion bere nagusiari Sopelan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 87. orr.
Osaba aulkitik altxatu, eta txakurra, mastin zuri handi bat bihurturik orduko, marmarka hasi zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.
Beste bat agertu da mastin batekin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 92. orr.
Artaldeak zaintzeko mastin zakurrak ipintzea omen da biderik onena, otsoei jazartzeko gauza direlako. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 114. orr.
Kortako xoko batean zegoen mastin zakurra balakatzera hurbildu zen Eneko. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.
Arraza nahasikoak ziren, mastin itxurakoak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 121. orr.
Mastin arrazakoa zen eta zuri-zuria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 319. orr.
Otso kopuru haundia baziteken, ardien zaintzeko bazirelakotz 5 zakur mastin arrazakoak, eta etzirelakotz oldartu otsoeri. Herria 2005-12-22