Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
masterizazio 1 iz masterizatzea.
Grabatu ostean, nahasketak eta masterizazioa atzerrian egiteko asmoa zuten, Finlandian, hain zuzen. 'Itzalitako argi bakoitzeko' izenburua du, eta Babelmusik zigilu berriak atera du; New Yorkeko West West Side Musicen egin dute masterizazioa. Berria - Kultura 2004-06-12
Masterizazioa Aitor Ariñok egin du, Lorentzo Records estudioan. Berria - Kultura 2006-04-27
Masterizazioa, ordea, Bartzelonako Reverse Mastering enpresako Jean Dob teknikariak egin du. Berria - Kultura 2004-11-23
Ez zuten diskoaren masterizazioa teknikari ezezagun baten esku utzi nahi. Berria - Kultura 2004-06-12
2 (hitz elkartuetan)
Grabazio estudioaz gain, denda, entsegu lokala, masterizazio estudioa eta biniloak egiteko fabrika ditu. Berria - Kultura 2006-04-29