Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
mastaratu, mastara(tu), mastaratzen da/du ad mastara joan; mastara eraman.
Frantses untzi haren menerat geunden, zeina hurbildu baitzitzaigun gure kapitainak bandera zuria mastaratu bezain fite, harik eta parean jarri zitzaigun arte. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.
Ez baikenuen zer eginik, berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.