Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean! lau mastako brasildar ontzi handi bat. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.
Atoian eramanik, hiru mastako goleta bat jaisten ari zen North River-en zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.
Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Hamar mila tonako zamako zahar bat, masta bikoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.
Katuaren malgutasunaz egin zuen mastako aparailuetan behera. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.
Gaztelako erregearen bandera zeraman mastaren goian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Mastetan bildurik ziren zapiei begiratu nien. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.
Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin. Elizen arteko biblia Is 33,22-23
Tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi-flotako galeoi guztiak, gurea bereziki, halako moldez, non bi masta hautsi eta hiruzpalu bela hondatu baitzizkigun. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.
Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.
Gilaz gora, mastak erroetatik erauzirik eta haize oihalak urraturik, halaxe ageri ziren biharamunean, driban, txalupa haiek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Masta eraitsi beharko litzateke ziria haren azpitik kendu ahal izateko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 17. orr.
Batek, bereziki, atentzioa eman zion, belaontzi bateko mastari besarkatuta zegoena, bikini ñimiño bat jantzita albora begira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.
Masta luzeak apurtuak, oihalak zarrastatuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 172. orr.
Ohartu nintzen arte ezen mesanako mastak krak egin zuela eta gainerat zetorkidala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.
Bazen beste ontzi bat, falua deritzen horietakoa, txopako mastan harro eskegita oihal brodatua ageri zuena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 259. orr.
Masta-ziriak sartzea ez zen lan gaitza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.
Belek haizea ez dutelako hartzen berez zentroaren lekua den masta-oinaren ondoan, baizik eta masta-muturraren parean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.
Itsasontziei zeharka bultzatzen zien haizeak, masta-oihalak eteteraino. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.
Haren [biolinaren] arkua mantso ibiltzen zen, masta-oihaletan haizerik hartzen ez duen itsasontzia bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 117. orr.
Kaira heltzen ari zen kalesa [...] ilunpeetan erdi ikusten ziren ontzietako masta-punta, gabia eta belazurrunen arabera. higanota, txiripaz berriro ere, bizirik atera zen, arrantzale batzuek itsasoan, masta zati bati helduta noraezean zebilela, aurkitu zutelako. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.
Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, txopako gaztelauaren aurrean, eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona, izenak berak dioen legez, branka aldean,eta hari loturik, brankaz harago luze irtenda, maspreza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.
Lotinantak agindu zuen burua moztu eta trinket-mastaren puntan lotu zezatela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 157. orr.
Gibel-mastan atondu berria zen garabiaren beso luzea karelaren parera agertu zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.
Senir-eko zipresez egin zizuten zurajea, Libanoko zedroz goi-masta. Elizen arteko biblia Ez 27,5
Hego epelak masta erdian zeuden ikurrinak astintzen zituen eraikin ofizialetako balkoietan dolu-egunari nota koloretsuak jarriz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 171. orr.
Munduko Rally Txapelketako masta luzeenean Citroenen bandera gorria mugitzen du haizeak. Berria - Kirola 2004-10-29
Bandera mastan gora igotzen ari da, beste bandera biren artean, eta himno bakar bat entzuten da, martxa militarren kutsukoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 215. orr.
Udaletxean masta luzean Espainiako bandera gorri eta horia ikusi zuen eskegita. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 105. orr.
· Zaindarien talaitxoaren gainean inor ez dago; eta bi bandera mastak hutsik daude. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 33. orr.
Lehorreratu ginenean, beste aldetik ikusi genuen hiru-mastako dotorea nola deskargatzen zuten begira egon ginen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 33. orr.
Masta nagusiaren aparailuetan gora egin zuten Mattinek. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.
Bi txirrika handi ikusi zituen masta nagusitik brankako trinketera lotutako soketatik zintzilik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.
Ni neu joan nendin ontziko gabizain, alegia, masta nagusiko goian zelatari, gabia deritzon habia modukoan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.
Eskribaua, berriz, gure masta nagusia baino tenteago zihoan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.
Ni, egiatan, masta nagusia baino zurrunago lotu nintzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 136. orr.
Ontziko masta nagusia bezain zut eta lehor, ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.
masta gainean (4); masta nagusia (10); masta nagusian (10); masta nagusiaren (8); masta nagusiari (3); masta nagusira (4); masta nagusitik (5); ontziko masta (4)
hiru mastadun (3)
hiru mastako (14)
mastan gora (7)
mastaren puntan (3)