Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mass media eta lobby politikoek eragindako presioen ondorioz. Berria - Kultura 2004-05-20
Mass media hauetako askoren atzean New Cultural Standard horietarantz eta pentsamendua homogenotzerantz jotzen duten kultur operadore indartsuak daude. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 97. orr.
Beharbada, hor legoke euskal komikigintzaren bidea, gurean inoiz mass media izatera iritsiko ez bada ere, gutxienez herri-media bilaka dadin. Berria - Kultura 2006-03-14
Teatroa ez baita inoiz helduko mass media zabaletara, baina beste edozein komunikabidek baino hobeto transmitituko ditu sentimentuak, emozioak, ametsak eta itxaropenak, ikuslea eta aktorea aurrez aurre daudelako, une eta toki batean. Berria - Kultura 2006-03-26
Erreportajea egiteko aginduko zioten delako futbolariarekin, ez kirolaz baizik eta modari buruz, elkarrengandik urrun egon arren mass medietako presentziak hurbiltzen dituen bi mundu horien topagune gisa edo. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.
· Txostenak, egia esan, ez zuen Alderdia zuzenean nahasten, baina ongi erabiliz gero (hartarako zeuden mass mediakoak), garrantzitsua izan zitekeen euren interesetarako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.