Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Masta nagusiaz gainera, Ánimas karrakak, karraka denen legean, bazituen han beste masta bi; mesanako edo gibel-masta deritzona, [...] eta trinket edo aitzin-masta esaten zaiona, izenak berak dioen legez, branka aldean, eta hari loturik, brankaz harago luze irtenda, maspreza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.
Hernando zen, niri dei egin eta batera masprezean aurrera katuarena eginez zapietan lan egitera joaten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 402. orr.
Nire lekuan geldi lotu nintzen eta, halaxe, laguna trinketaren eta masprezaren arteko aparailuetan sartzen zela ikusi nuen, urrundik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.
Mamu airekorik ere bazen-eta masprezaren azpiko irudietan, maskara edo maskaratzarretan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.