Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizitza espiritualak egunerokotasunarena ez den beste tempus bat eskatzen baldin badigu, utikan masokismoak! esaten ari zaigu modernitatea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Ez da ulertzen, masokismoa ez bada, zer arrazoi dagoen kultura espainol horretan integratu gura izateko. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 250. orr.
Unibertsoa [...] malenkoniazko gogoetagai zaio Borgesi, eta espazioaren eta denboraren masokismo ludiko halako bat lantzen du, tximeleta disekatuen gisa ezarriz tarteka paperean bere bizipen arruntak, bere bizipen bakarrak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.
Politikoa denak eta sexuala denak, sadismoak eta masokismoak, bat egiten dute gizon-emakumeen subkontzientean, banaezinak dira Berria - Kultura 2006-02-28
Burduntzien aritze "arraro" hori ez da, beraz, sado-masokismoaren saio natural bat, ezta sado-masokismoaren naturaltasunaren adierazgarri bat ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 35. orr.
Zuk diozuna, Jauna, gaitz bat da, nion ihardetsi, eta badu izen bat gaitz horrek, sado-masokismoa deitzen da. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 147. orr.