Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Bai, masoia naiz -esan nion-, masoia naiz. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 122. orr.
Sendagilea zen, eta diputatua errepublika garaian, askok masoia zela zioten, bere eskuzabaltasunagatik beharbada. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.
Agure bat zuten elkartearen buruzagi goren; alproja hutsa zen, masoia, kartazale amorratua, mozkortia eta ele-ederra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.
Masoiak izan dira demokraziaren bultzatzaile nagusiak ere. Berria - Gaiak 2004-05-12
Maiestate Masoien Logietako karguak aipatzen dira hemen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.
Nazioarteko Logia masoien elkartea. Berria - Gaiak 2004-05-12
Hargin masoi batek egina zela irudia, arteaz zertxobait zekien batek. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.
Ildo beretik bestalde, 1918an, Versaillesen, Austriako inperio katolikoa desegin zuten, holetan, Woodrow Wilson presidenteak eta Europako haren adiskide masoiek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.
Xaho gnostiko masoia eta errepublikazale laikoa zen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.