Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gasolina-tankea hutsik zegoen ia; gure urdailak ere hutsik zeuden ia; gure maskuriak bete-beteak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 184. orr.
Portuk tripia irentsi bitartean, Gorkak maskuria hustu zuen sasi artera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 99. orr.
Joan komunera, kendu makarrak, hustu maskuria, garbitu muturra, orraztu kalparra. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Maskuria libratu ondoren, zurrutada ur edan, eta sukaldera bideratu zen, dutxatu gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 263. orr.
Lur jotako baserrian maskuria lasaitu zuen puskailetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.
Komunetik pasa ez nintzenez, maskuria lehertu beharrean egon nintzen hortik aurrera arratsalde osoan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.
Behin baino gehiagotan galdetu zioten [...] zer zuen horren triste egoteko, hagineko minez al zegoen, digestio motelak, familiako nahigabeak edo maskuriko gorabeheraren bat ote zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.
Litro erdi bat gernu eduki dezake maskuriak, baina erdi betea dagoenean hasten da larritasuna sentitzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Giltzurdinak gure gorputzean jiraka dabilen odola garbitzeko xedea du, eta odolak baztertzen dituen hondakinok, ur bihurturik maskurira bildu ahalean, gernutan kanporatzen ditugu, pizagaleak agintzen digun bakoitzean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.
Behar ez diren substantzia kimikoak eta ur kantitate txikitxo bat, berriz, ureterretatik maskurira bidaltzen dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.
Maskuriko minbizia, inkontinentzia eta beste gaitz batzuk tratatzeko. Berria - Gaiak 2006-04-05
Gizasemeak, emakumeak, haurrak, zaharrak, animalien larruez jantzirik, aurpegia bikez igurtzitako maskuriekin estalirik, artalde argal batzuk zaintzen zituzten. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.
Maskuri horia sabel gainean lotuta, heriotza puxikaz joka helduko balitz bezala, baserrietako umeen moduan jolasean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 140. orr.
Arrainei tripa irekitzen diet, hustu eta maskuriak oinazpian leherrarazten ditut. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.
Orduan, ebakuntza baten bidez, gernu-maskuriari lotu zituzten giltzurrunak. Berria - Gaiak 2004-07-02
Une horretan, guztiz emana egoten da gibela beste eginkizun batzuetara, baina hutsarteetan ekoizten da behazuna, eta behazun-maskurian gordetzen, kontzentraturik, gero, behar denean, handik jariatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.
Egun batzuk lehenago egindako ekografiaren emaitza ere negatiboa izan zen, esan nahi baitzuen ongi zituela gaixoak gibela, behazun-maskuria eta pankreasa. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.
maskuria hustu (4); maskuria lehertu beharrean (3)