Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
maskur iz azala loditzeagatik eskuetan egiten den gogorgunea.
Atxilotuak maskur bat zeukan ezkerreko behatz txikian, eta nazkagarria eta ikaragarria zen koskor horixka txiki horri begiratzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 175. orr.
Maskurretan min egiten zioten zapata zuri eta beltz pare bat. Luzaz egon nintzaion begira maskurrez betetako esku horixkari. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 200. orr.