Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andoniren esku maskulinoak, katiluak bailiran, zure titi gazteak babesten eta Andoniren bularraren beroa zure bizkarrean itsatsirik. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.
Hatz zarpail eta maskulinoekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 68. orr.
Sexualitatea bakoitzak bere erara bizi du, modu subjektiboan, bere izate femenino edo maskulinotik eta bere desioen arabera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.
Gidak espero bezala, trekeko partaide maskulino gehienen artean bazterrak harrotu ditu neskaren irribarre zabalak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 79. orr.
Pertsonaia maskulinoen eta femeninoen arteko disimetria (haiei begiratzeko ahalmena ematen baitzaie, eta hauek begiratuak izateko jartzen baitira). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.
Anatomia maskulinoa izanda emakume sentitzen direnen artean. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.
Zientziak huts egiten zionean, emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.
Ene bizi-modelo gehienak maskulinoak ziren liburuetako heroi gehienak maskulinoak baitziren. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.
Baina gayek oso harreman gutxi dute emakumeekin eta oso giro maskulinoak sortu dituzte. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Eternitatea maskulinoa da; betikotasuna eta geroa ere bai. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 320. orr.
Gizartea da, oro har, maskulinoa, eta izango da, oraindik, mendeetan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 61. orr.
Garbi dago txandakatze hori ez dela fonologikoa, morfologikoa baizik, hotsa aldatzeaz bat hitzaren balio morfologikoa aldatzen baita maskulinotik femeninora edo alderantziz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 147. orr.
irakurketa maskulinoa (4); maskulinoa da (5); maskulinoa izan (3); modu maskulinoa (3)
maskulinoak dira (3); protagonista maskulinoak (3)