Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erbinude hura, Morito izenekoa, hondoratutako arrantzontziko maskota omen zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 160. orr.
Baina munstroak ez dira maskota onak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 208. orr.
Top 16ko partidetan debekatu egin dute berdegunearen inguruan maskotak eta antzekoak ibiltzea. Berria - Kirola 2004-09-18
Maskota exotikoen merkatua oso handia da EBn. Berria - Harian 2005-10-25
Zeremonia hasi berria zelarik, Txapelketako maskota ofizialaz -giraldillaz- mozorroturik zeuden bi pertsona taula gainera igo ziren inolako eragozpenik gabe. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 69. orr.
Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan 13.200 milioi euro erabiltzen dira maskotentzako janaria erosteko. Berria - Gaiak 2004-01-10