Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

maskatu1, maska(tu), maskatzen 1 du ad ipar zerbait, beste itxura baten atzean ezkutatu. ik maskaratu.

Legez kanpoko edo legearen kontrako ekintzak antolatzen zirela gain hartan eta baseliza estakuru eder bat zela horien guzien maskatzeko...  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Ber denboran, denetan sartu zaigu kapitalismoa, maskaturik bezala, itxura ezberdinak hartuz.  Herria   2001-09-13

2 maska jarri. ik maskaratu 2.

Herritar saldo handi bat igurikatua da mozorroturik edo maskaturik.  Herria   2005-03-17

Ohidurari jarraikitzeko, ahalez mozorroturik edo maskaturik jitea nahi lukete, denak ihauteri giroan sartzeko gisan.  Herria   2005-02-03

Beltzez jantzirik, maskatuak, soldado andana batek jauzi egiten du tresna bakoitzetik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Nola 1984 eko abendoaren 20 an mediku eta buruzagi abertzalearen bulegoan sartu ziren aurpegiak maskaturik, bera eta Luis Morcillo.  Herria   2005-12-15

3 (era burutua izenondo gisa)

Eskualgintza hasarretzen da, aldaketa hori eraso maskatu batendako hartzen baitu.  Herria   2004-07-22

Makilari, zirtzil, eta bertze haur eta heldu maskatu frango baziren ibilaldi koloretsu eta alegera horretan.  Herria   2004-02-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus